Etxea





Danborin Enea

XIX. mendeko eta harrizko fataxada duen etxe tradizionala daukagu, erabat berritua eta sei lagunentzako edukiera duena. Nafarroako turismo departamentuaren arabera hiru izarrekin sailkaturik eta Ezkarotzeko hirigunean kokaturik dago, Irunatik ordu batera.

Ekipamendua

Beheko solairuan joko-gela handia dago, lehenengo solairuan, beharrezko guztia daukan sukaldea, bainugela eta egongela zabala bere sutondoarekin. Bigarren solairuan, txapitula formakoa, hiru logela bikoitz eta erabat hornitutako bainugela, gainera telebista ikusteko gela bat ere badago. Gehiago ikusi.

Zerbitzuak

Herriak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; Tabernak, jatetxeak, ibaiko igerilekua udan, frontoi estalia, osasun-zentroa, botika, okindegia,janari dendak eta turismo bulegoa.

Argazki - galeria





Azken hiru argazkiak erreferentzia moduan kokaturik daude landa-etxera gidatuko gaituen herriko sarrera aurkitzeko. Errepidearen ezker ertzeko ispilua kontuan hartuta, bere parean dagoen bidexka da zuzena.

Ingurunea





  • Ezkarotze

    Orreaga eta Erronkaribar artean kokaturik dagoen herri pirinioatarra da zaraitzuko ibarraren hiria. Tabernak, udan ibaiko igerilekua eta jatexeak eskuragarri ditu. Bereziak dira bere harrizko kaleak eta teilatu aldapatsu eta teila lauak dituzten etxeak.

  • Zaraitzu ibarra

    Nafarroako Pirinioen erdi-erdian kokatuta, Zaraitzu ibarra oso leku erakargarria da naturaz gozatzeko. Kontraste handiko lurraldea da, paisaiak iparraldeko pagadi basoetatik ibarraren hegoaldeko arroiletara aldatu egiten dira.

  • Irati basoa

    Irati-Aezkoako Mendia oso baso aberatsa da paisaiari dagokionez: udaberriko berdetasuna, larrazkeneko koloreen aniztasuna, neguko zuria… Uda da bisitari gehien jasotzen duen sasoia, eta garai honetan pagadia berde eta hezea mantentzen da, inguruko eskualdeekin alderatuz. Mota anitzeko aktibitateak egiteko aukera ematen du: bai basoan, bai ibaian, bai Irabiako urtegian.

  • Abodiko mendilerroa

    Abodiko mendilerroa Nafarroako mendebaldeko Piriniotan kokaturik dago. Orhi tontorrean hasi eta Irati eta Zaraitzuko bailarak bereizi egiten ditu. Zaraitzuko goi ibarrean Abodi-Irati eski zentrua dago, 25 km bahino gehiagorekin hainbat ibilbideetan banaturik.

Tarifak





PREZIOAK 2017 PREZIOAK 2018
Egun bakarra: 180 € 195 €
Hiru egun baino gehiago (zubiak salbu): 144 € / eguna 144 € / eguna
Asteburua: 360 € 390 €
Aste osoa: 820 € 890 €

Kontaktua





Nortzuk gara





Ezkarotzeko Tanborin bordako izenak komunitatean danbolindariak zuen garrantziaz hitz egiten digu, baina denborak eta ohitura aldaketak desagertzera eramaten zuten. Kristinak eta Demek bizi berria ematera etorri dira.

Urteak eman dituzte lanean: buruhausteak, inbertsioak, mila buelta.....eta hemen dago Tanborin landa-etxea. Zure esku, etxe berezi eta eder honetaz disfruta dezakezu, non gauza asko haiek eginak diren eta detaile guztiak mimo eta gustu handiz aukeratuta dauden.

Gaur Ezkarotzen danborra entzuten da berriro zuri deika, Tanborin etxeaz gozatzera etor zaitezen; bertatik Zaraitzu almadia-ibaia entzun eta ohetik altxatzean Irati eta Pirinioak ikusi ahal izango dituzu.